XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antolamentu ona izaten dute eta beste etnia mota batzutan baino garrantzi handiagoa izaten dute arauek.

Antolamendua, gizartean bezala, diru kontuak eramatean, beste herri batzuekin akorduak egitean, dirua aurretzeko zaletasunean eta beste anitz gauzatan nabaitzen da.

Gehiago erabiltzen dute burua bihotza baino erabakiak hartzerakoan.

Antolamenduaren sistematzeak gehiegikeriaren maila hel lezake ordea eta gizonaren serbitzuan egoteko ordez, honen etsai bihur.

Iraukoiek legearen muinari baino azalari garrantzi handiagoa emateko joera dute.

Antolamenduari disziplinak darraikio eta eginkizuna ongi betetzeko zaletasuna.

Ba ditu alderdi txarrak ere izakera honek: gauzak astiroegi egitea, konformismoa, itxurazalekeria, e.a.

Beren batasuna ere handia izan arren, barnerakoiena baino azalekoagoa da, itxurazkoagoa.

Gertakizunei astiro erantzuteaz gainera, patxaratsu azaldu nahi izaten du, hoztasuna du bere ezagugarria alderdi hontatik.

Ba dirudi ez dutela orma batek baino sentimendu gehiago.

Besteen iritziak sakonki errespetatzen jakiten dute eta bizitza sinplea eramatea nahi izaten dute.

Beren hoztasunak, besteen sentimenduekin bat egitera baino gehiago bultzatzen die haietaz pentsatzera (...)